lundi 22 juin 2009

Ilusioa esperantza deseginak eramaten duen ur tanta bat gehiago bezala. . .
Behin uretara jauziko eta ozeano uger urdinean topatuko ez duzun hura.
Inoiz damuak bila irten nahiko balu ere, berreskuratzeko eskuraezina.

Ametsei gal daitezen utzi diet eta menpeko aflikzioa da,
betiko putzu berdinetan ito behar hau.

Arrazoi zenuen, nigatik burrukatzen ahantzi dut, ahantzi nuen noizpait.
Agian, desordena kontrolatzen ikasi ostean bai
agian gauzak desberdinak izango dira niretzat...

samedi 13 juin 2009

I


Gaur faltan botako zaitudala dak
it.
Besoak hozten zaizkit eta ileak tentetu.
Zu oroitzen zaitut
zure zokoak eta nireak, zokoratuak
ia deseginak errealitatearen muga lanbroaren
loaldian kulunka.

Begirada bat. Edo isiltasuna
zure ezpainetatik ihes egindako sorbatza
haustura leun bat biriketan,

tximeleta urkoaren ezpata
aho homizida baten erdian bezala

eta ez zatoz nire bila
oraindik goiz dela eta

ez zatoz nire bila


tximeleta eraila konraeztarrian irentsita.


II


Izara andana multzo bat haratago

-ezin muxurik lapurtu
ezin begiok muxukatu- esnatuko zara eta haizeak
lehen orduko
zure arnasa barreiatuko du

-ezin laztanik oparitu
lepopera xuxurlatu
- eta zure arnasaren gogoaz
esnatuko dira nireak
oheko maindireetara korapilaturik.

III


Eta herriko farolak ez dira ohartuko
zure begi itsuen distiraz...

eta gaueko izar itzalien modura
izoztuko dira zeru arteko mapetan...

eta baliteke, agian orduan ilargiak eta gabak
biluzten dituen itzala izatea

eta itzal bat
irribarrez

zure maindireen goxotasunean.

samedi 6 juin 2009

Bizitza zainetan


Mundua abailtzen ikusi nuen
lehenengo aldian
ohartu nintzen

ni neu ez nintzela ni
kaosaren erdian erortzen utzitako
zulo beltz bat besterik ez,

zulo beltz asko irentsi zituen
zulo beltz bat gehiago.


Eta galdegin ei nion
neure buru belunari
-ez ote da bakardadea gauza gozoa
eta krudela?-

Eta orduan zuloak ilun bezain isilik
jaiotza berri baten aurrean bezala
Jazz-a entzun nuen
kaleko paretaren bestaldetik

"Autumn leaves"



Egunsentiaren argi itsukorrak
mindu zizkidan begiok
eta algara batean esnatu nintzen

-neure minak baretzeko
zulatuen ezak
nonbait-.






...But I miss you most of all,
my darling
When autumn leaves
start to fall...

vendredi 5 juin 2009

idatzi

- Gogo guztiak jun zaizkit.

- EZ, koldar huts bat haiz...

mercredi 29 avril 2009




Gauza batzuk kliskaden antzekoak izaten dira.


Zerbait ikusi duzula iruditzen zaizu
baina begiak igurtzi
eta berriz begiratzerakoan
zerbaiten falta sumatzen duzu.

Demagun kontrolaren haustura dela
egia topatu ezinaren
erantzuna,
hutsune sutil bat.

Begietara begiratzen saiatzen naiz,
ezin zaitut ikusi.

Baduzu erlojurik?